2013(e)ko urria 22, asteartea

Ikusten dudanaren tamainakoa naiz / I am the size of what I see

Unibertsoaz lurretik ikus daitekeen beste ikusten dut nire herrixkatik.
Horregatik nire herrixka beste edozein lur bezain handia da.
Ikusten dudanaren tamainakoa naizelako,
Ez nire altueraren tamainakoa.
Hirietan bizitza txikiagoa da
Hemen baino, nire etxean, mendi honen gailurrean.
Hirian etxe handiek giltzaz ixten dute begirada,
Zerumuga ezkutatzen dute,
Gure begirada bultzatzen dute zeru guztietatik urrun.
Txikiak bihurtzen gaituzte,
dena ateratzen digutelako,
Eta horrela ezin dugu begiratu.
Eta txiro bihurtzen gaituzte,
Gure ondasun bakarra ikustea delako.




Alberto Caeiro (Fernando Pessoaren heteronimoa)

Itzulpena: Josu Armaolea




I’m the size of what I see...



From my village I see as much in the Universe as you can see from earth...
So my village is as big as any other land
Because I’m the size of what I see,
Not the size of my height...

In the cities life is smaller
Than here in my house on top of this hill.
In the city the big houses shut your sight with a key,
Hide the horizon, push your eyes far away from all the sky,
Make us smaller because they take away what our eyes can give us,
And make us poor because our only wealth is seeing.




Alberto Caeiro (heteronym of Fernando Pessoa)

2013(e)ko urria 20, igandea

Ithaka






Ithakara itzultzeko bidaian irteten zarenean,


erregu egizu bidea luzea izan dadila,


gertaeraz betea, ezagutzaz betea.


Ez iezaiezu izan beldur


lestrigoi eta ziklopeei,


ezta Poseidon  haserrekorrari ere.


Horrelako izakirik ez duzu  inoiz topatuko zure bidean,


zure pentsaera jasoa bada,


zirrara eder batek zure gorputza eta espiritua


ukitzen baditu.


Lestrigoiak,  ziklopeak eta Poseidon ankerra


ez dituzu inoiz topatuko,


zeure arimaren barruan ez badituzu dagoeneko,


zure arimak zure aurrean altxatzen ez baditu.


Erregu egizu bidea luzea izan dadila,


asko izan daitezen udako goizak,


non -atsegin handiz, poztasun handiz-


estreinakoz  ikusitako portuetara


heltzen baitzara.


Geldi zaitez merkatu feniziarretan,


eta eros ezazu salgai ederra:


nakarra eta korala, anbarra eta ebanoa,


eta mota guztietako perfume atsegingarriak;  


ahal duzun beste  perfume atsegingarri.


Bisitatu itzazu Egiptoko hiri asko eta ikasi, 

ikasi haien adituengandik.


Izan ezazu beti Ithaka zeure gogoan.


Hara heltzea da zure helburua.


Baina ez ezazu batere bizkortu  bidaia.


Hobe da  urte askoan iraun dezan


eta irlara, ordurako zahar, hel zaitezen,


bidean irabazi zenuen guztiaz aberats,


Ithakak ondasunik eman diezazun  itxaron barik.


Ithakak bidaia ederra eman zizun.


Hura barik ez zenion ekingo bideari.


Baina ez dauka besterik zuri emateko.


Eta txiro topatzen baduzu, Ithakak ez zaitu engainatu.


Orain,  jakitun bihurtutakoa, hainbesteko esperientziaz,


honezkero ulertuko duzu Ithakek zer esan nahi duten.






K.P. Kavafis


Itzulpena: Josu Armaolea




Portu-xedea



"Barku batek helburutzat nabigatzea duen objektu bat dirudi, baina haren helburua ez da nabigatzea, portu batera heltzea baino. Gu nabigatzen ari gara, baina ez daukagu babestzat hartu beharko genukeen portuaren ideiarik. Berritu egiten dugu horrela -bertsio mingarrian- argonauten formula abenturazale hura: nabigatzea prezisoa da, bizitzea ez".
       F. Pessoaren Libro del desasosiego de Bernardo Soares liburuko paragrafoa.
Ez dio inork itxaroten (Galeatik, 2007)

2013(e)ko urria 16, asteazkena

Beste lur batera joango naiz

    Itsasoa zeharkatzen dutenak zeruaz aldatzen dira, ez arimaz. (Horazio)   

                                                                      Galeatik, 2008

 

Hiria




    Esaten duzu: «Beste lur batera joango naiz, 
    beste itsaso batera joango naiz.
    Eta, ziur, beste hiri hobeago bat aurkituko dut.
    Nire ahalegin bakoitza emandako kondena bat da,
    eta nire bihotza -hildako bat bezala- lurperatuta dago.
    Noiz arte jarraituko du nire arimak makaltasun honetan?
    Noranahi zuzentzen ditudala begiak, 
    noranahi begiratzen dudala,
    berton ikusten ditut nire bizitzaren hondar beltzak,  
    non hainbeste urte eman, galdu eta hondatu nituen".



    Ez duzu aurkituko lur berririk,
    ez beste itsasorik ere.
    Hiriak jarraitu egingo dizu.
    Kale beretan zehar ibiliko zara.
    Eta auzo beretan zahartuko zara;
    etxe berean zaizu ilea urdinduko.
    Hiria  bera baita beti.
    Ez ezazu bilatu besterik -ez dago-,
    ezta zuretzako barkurik, ezta biderik ere.
    Hemen galdu zenuen bizitza
    lur guztian hondatu zenuen.


K.P. Kavafis  

Itzulpena: Josu Armaolea

2013(e)ko urria 13, igandea

Leiho-garbitzailea



Kristal garbitzailea
Hiriko etxe handi batean andamioa
andamio gainean kristal garbitzailea
Lehioaren barrualdean andere bat negarrez
badirudi kristal garbitzaileak
painua kristalean pasatzean
lehunki lehortzen dituela
anderearen malkoak
                                                        Joseba Sarrionandia

Isozaki Dorrea  (Bilbo, 2008)