2013(e)ko urria 16, asteazkena

Beste lur batera joango naiz

    Itsasoa zeharkatzen dutenak zeruaz aldatzen dira, ez arimaz. (Horazio)   

                                                                      Galeatik, 2008

 

Hiria




    Esaten duzu: «Beste lur batera joango naiz, 
    beste itsaso batera joango naiz.
    Eta, ziur, beste hiri hobeago bat aurkituko dut.
    Nire ahalegin bakoitza emandako kondena bat da,
    eta nire bihotza -hildako bat bezala- lurperatuta dago.
    Noiz arte jarraituko du nire arimak makaltasun honetan?
    Noranahi zuzentzen ditudala begiak, 
    noranahi begiratzen dudala,
    berton ikusten ditut nire bizitzaren hondar beltzak,  
    non hainbeste urte eman, galdu eta hondatu nituen".



    Ez duzu aurkituko lur berririk,
    ez beste itsasorik ere.
    Hiriak jarraitu egingo dizu.
    Kale beretan zehar ibiliko zara.
    Eta auzo beretan zahartuko zara;
    etxe berean zaizu ilea urdinduko.
    Hiria  bera baita beti.
    Ez ezazu bilatu besterik -ez dago-,
    ezta zuretzako barkurik, ezta biderik ere.
    Hemen galdu zenuen bizitza
    lur guztian hondatu zenuen.


K.P. Kavafis  

Itzulpena: Josu Armaolea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina