2013(e)ko urria 20, igandea

Ithaka






Ithakara itzultzeko bidaian irteten zarenean,


erregu egizu bidea luzea izan dadila,


gertaeraz betea, ezagutzaz betea.


Ez iezaiezu izan beldur


lestrigoi eta ziklopeei,


ezta Poseidon  haserrekorrari ere.


Horrelako izakirik ez duzu  inoiz topatuko zure bidean,


zure pentsaera jasoa bada,


zirrara eder batek zure gorputza eta espiritua


ukitzen baditu.


Lestrigoiak,  ziklopeak eta Poseidon ankerra


ez dituzu inoiz topatuko,


zeure arimaren barruan ez badituzu dagoeneko,


zure arimak zure aurrean altxatzen ez baditu.


Erregu egizu bidea luzea izan dadila,


asko izan daitezen udako goizak,


non -atsegin handiz, poztasun handiz-


estreinakoz  ikusitako portuetara


heltzen baitzara.


Geldi zaitez merkatu feniziarretan,


eta eros ezazu salgai ederra:


nakarra eta korala, anbarra eta ebanoa,


eta mota guztietako perfume atsegingarriak;  


ahal duzun beste  perfume atsegingarri.


Bisitatu itzazu Egiptoko hiri asko eta ikasi, 

ikasi haien adituengandik.


Izan ezazu beti Ithaka zeure gogoan.


Hara heltzea da zure helburua.


Baina ez ezazu batere bizkortu  bidaia.


Hobe da  urte askoan iraun dezan


eta irlara, ordurako zahar, hel zaitezen,


bidean irabazi zenuen guztiaz aberats,


Ithakak ondasunik eman diezazun  itxaron barik.


Ithakak bidaia ederra eman zizun.


Hura barik ez zenion ekingo bideari.


Baina ez dauka besterik zuri emateko.


Eta txiro topatzen baduzu, Ithakak ez zaitu engainatu.


Orain,  jakitun bihurtutakoa, hainbesteko esperientziaz,


honezkero ulertuko duzu Ithakek zer esan nahi duten.






K.P. Kavafis


Itzulpena: Josu Armaolea




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina